Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

NOLA ERABILTZEN DIRA ZURE DOHAINTZAK?

Jehobak ez ditu gorrak direnak ahazten

Jehobak ez ditu gorrak direnak ahazten

2022KO UZTAILAK 1

 Jehobak pertsona guztiek, hauen egoera zein den axola gabe, bera eta bere Erreinua ezagutzea nahi du (1 Timoteori 2:3, 4). Horregatik, Jehobaren lekukoek Bibliak eta Biblia aztertzeko laguntza tresnak egin dituzte ahalik eta pertsona gehienei laguntzeko, gorrei barne. Izan ere, erakundeak zeinu hizkuntza bideo formatuan a milaka argitalpen egin ditu ehun zeinu hizkuntza baino gehiagotan. Nola egin eta banatzen ditugu argitalpen hauek? Zer hobekuntza egin ditugu urteetan zehar?

Nola egiten dira zeinu hizkuntzako bideoak?

 Mundu osoko hainbat itzulpen talde zeinu hizkuntzako argitalpenak egiteaz arduratzen dira. Lehenik, itzulpen talde bakoitzak itzuli behar duen argitalpena arretaz aztertzen du. Ondoren, itzultzaileek informazioa zeinu hizkuntzan nola transmitituko duten erabakitzen dute. Azkenik, argitalpena bideo formatuan grabatzen dute. Gaur egun, 60 itzulpen taldek erregularki parte hartzen dute eta beste 40 taldek noizbehinka.

 Lehen, zeinu hizkuntzako bideoak egiteak diru asko balio zuen, bideokamerak eta beste ekipamendua gaur egun baino garestiagoak zirelako. Gainera, bideoak grabaketa estudio batean grabatzen zirenez, estudioak eraiki, eta batzuetan, eraikinak egokitu behar genituen. Itzulpen talde bat martxan jartzeko 27.000 € baino gehiago behar ziren.

 Dohaintzak hobeto erabiltzeko helburuarekin, erakundeak itzulpen prozesua sinplifikatu eta hobetu du. Erakundeak erabiltzen duen ekipamendu berria funtzionala eta merkeagoa da. Grabaketa estudio bat erabili beharrean, itzulpen taldeak pantaila berde bat erabiltzen du ofizinatik grabatu ahal izateko. Argitalpen baten grabaketan anai-arreba batek baino gehiagok parte hartzen duenean, bakoitzak bere ofizinatik edo etxetik grabatu dezake, grabaketa estudiora joateko beharrik izan gabe.

 Bestalde, grabatuko duten anai-arreben lana errazteko softwarea garatu dugu. Honi esker, orain zeinu hizkuntzako argitalpen bat egiteko, denboraren erdia behar da. Anai-arrebek asko eskertu dituzte hobekuntza hauek. Alexander izeneko anaia batek honakoa dio: «Zeinu hizkuntzako bideoak askoz ere maizago argitaratzen dira orain. Oso pozik nago honengatik. Bideoak egunero ikusten ditut».

 Gaur egun, itzulpen talde batek behar duen guztiak 4.600 € baino gutxiago balio du. Horrela, zeinu hizkuntzako bideoak askoz ere hizkuntza gehiagotan egin ditzakegu.

Nola iristen dira zeinu hizkuntzako bideoak gorrak direnen eskuetara?

 Zeinu hizkuntzako bideo bat grabatu eta gero, gorren eskuetara iritsi behar da. Lehen, bideokaseteak (VHS) eta DVDak egiten genituen. Baina honek lan handia sortzen zuen, eta denbora eta diru asko behar zen. Gainera, kanpoko enpresa bat arduratzen zen kopiak egiteaz. Azkenik, bideokaseteak eta DVDak kongregazioetara bidaltzen ziren. 2013⁠an bakarrik, 1.800.000 € baino gehiago erabili ziren zeinu hizkuntzako DVDak egiteko.

 Gorrek asko eskertzen zituzten laguntza hauek. Hala ere, bideoak erabiltzea ez zen beti erraza izan, batez ere kaseteen eta DVDen kopurua handitzen joan zen heinean. Batzuetan hainbat DVD behar ziren Bibliako liburu bakar bat grabatzeko. Brasilgo Gilnei izeneko anaia batek dio: «Aipu bat jartzeko, bideokasete zuzena aurkitu behar genuen, eta ondoren, aipua bilatu. Oso zaila zen». Zeinu hizkuntzako DVDak erabiltzen zituen Rafayane izeneko arreba batek hurrengoa dio: «Ikasketa pertsonala egitea nekagarria zen. Denbora asko behar genuen Biblia aipuak eta erreferentziak topatzeko». Anai-arrebak predikatzera ateratzen zirenean, askotan, DVDak eta bideokaseteak eramaten zituzten, interesa zuen pertsonaren telebistan jartzeko. Anai-arreba batzuek beraien DVD irakurgailua eramaten zuten. Hala ere, handik gutxira, pantaila zuten DVD irakurgailu eramangarriak eskuragarri jarri zirenean, anai-arreba asko hauek erabiltzen hasi ziren. Bobby Estatu Batuetan bizi da eta hauxe dio: «Askotan, aipu bat jarri ondoren beste bat jarri nahi bazenuen, DVDa aldatu behar zenuen. Denbora asko behar genuen horretarako eta elkarrizketetan Biblia erabiltzea zaila zen».

 2013⁠an Jehobaren erakundeak JW Library Sign Language aplikazioa argitaratu zuen. Honi esker, anai-arrebek zeinu hizkuntzako bideoak jaitsi eta erreproduzitu ditzakete euren tableta eta mugikorretan. Hasiera batean, aplikazioko argitalpenak amerikar zeinu hizkuntzan bakarrik zeuden eskuragarri. Baina beranduago, 2017⁠an, argitalpenak zeinu hizkuntza guztietan eskuragarri jarri ziren aplikazioan. Mundu osoko anai-arrebak pozaren pozez zeuden. Juscelino izeneko Brasilgo anaia batek dio: «Ezin nuen sinetsi! Askotan pentsatzen dut Zuzendari Batzordeak gorrak garenoi erakutsi digun maitasunean eta zenbat nahi duen guk ere, entzuten duten pertsonek bezainbeste, egian aurrera pausoak egitea. Oso pozik nengoen eta aplikazioari esker Biblia gehiago aztertzeko gogoa piztu zitzaidan».

JW Library Sign Language aplikazioa erabiltzen.

 Gaur egun, zeinu hizkuntzako bideo guztiak digitalki egiten dira, eta webgunean eta JW Library Sign Language aplikazioan eskuragarri jartzen dira. Lehen, zeinu hizkuntzako argitalpenak itzuli, grabatu eta banatzeko, hilabeteak edo urteak behar ziren. Orain, aldiz, egun batzuk baino ez dira behar. Izan ere, zeinu hizkuntza askotako argitalpenak beste hizkuntzetako argitalpenekin batera argitaratzen dira.

 Ikus dezagun gorrak diren anai-arreba batzuek diotena. Klíziak hau dio: «Ba al dago gorrak garen pertsonez hainbeste arduratzen den eta gorrentzat janari espirituala modu errazean jartzeko prest dagoen hau bezalako erakunderik? Jehobaren erakundeak guregatik egiten duenak ez du parekorik». Vladimirrek dio: «Bideoek Jehoba gu guztioz berdin arduratzen dela erakutsi didate, gorra zaren ala ez axola gabe».

 Gure zeinu hizkuntzako bideo askotan hurrengoa adierazten da: «Argitalpen hau mundu osoan egiten den Biblia hezkuntza lanaren parte da, borondatezko dohaintzaz mantendua dena». Bihotzez eskertzen ditugu zuen dohaintzak. Hauetako asko donate.isa4310.com bidez egiten dira. Dohaintza hauei esker, Bibliak eta Biblia aztertzeko laguntza tresnak egin ditzakegu pertsona guztientzat, gorrak direnentzat barne.

a Zeinu hizkuntzan eskuak eta aurpegiko keinuak erabiltzen direnez, zeinu hizkuntzako argitalpenak bideo formatuan egiten dira inprimatu beharrean.