Saltatu edukira

Nola mantentzen da Jehobaren lekukoen lana?

Nola mantentzen da Jehobaren lekukoen lana?

 Jehobaren lekukoon mundu-mailako lana gure dohaintzen bidez mantentzen da. a Dohaintza hauek zuzenean gure bilera-aretoetan dauden diru-kaxetan egin daitezke. Honetaz gain, jw.org webgunean dohaintzak egiteko beste modu batzuk ere azaltzen dira. Bakoitzak erabaki dezake bere dohaintza nola erabili: kongregazioko gastuetarako, mundu-mailako ekintzetarako edota bietarako.

 Jehobaren lekukooi ez zaigu ez kuotarik ezta diru-sarreren kopuru edo portzentaje zehatzik eskatzen ere (2 Korintoarrei 9:7). Gure bileretan ez da diru-bilketarik egiten, ezta sarrerarik ordaintzen ere. Gure ministroek ez dute dirurik jasotzen bataioak, hiletak, ezkontzak edo beste erlijio-zerbitzu batzuk egiteagatik. Ez dugu ez janaririk ezta beste gauzarik saltzen ere dirua lortzeko. Gainera, ez ditugu bingo edo loteria, jai, afari, zozketa edo antzeko ekitaldirik antolatzen dirua lortzearren eta ez diogu jendeari dirurik eskatzen ere. Dohaintza emaileen izenak ez dira ezagutzera ematen (Mateo 6:2-4). Gure webgune eta argitalpenek ez dute dirua irabazteko iragarkirik.

 Hilero Jehobaren lekukoon kongregazio guztiek beraien bileretan diru sarreren eta gastuen txostenak jakitera ematen dituzte eta bilera hauetara edonor joan daitekeenez, datu hauek eskuragarri daude guztiontzat. Aldizka, kongregazio bakoitzaren kontabilitatearen kontu-ikuskaritza bat egiten da dohaintzak modu egokian erabiltzen direla ziurtatzeko (2 Korintoarrei 8:20, 21).

Dohaintzak egiteko moduak

  •   Diru-kaxak: bilera-areto, biltzar-areto edo biltzen garen beste leku batzuetan ere, diru-kaxak egon ohi dira. Dohaintzak diru edo txekeen bidez egin daitezke.

  •   Dohaintzak online: herrialde askotan jw.org-ko «Egin Jehobaren lekukoen aldeko dohaintza» orria erabili dezakezu dohaintzak egiteko kreditu-txartel, zordunketa-txartel, banku-transferentzia eta beste metodo elektroniko batzuen bitartez. b Lekuko batzuek hilero dohaintza egitea erabaki dute eta horretarako dohaintza automatikoa programatu dute aipatutako metodoren bat erabiliz (1 Korintoarrei 16:2).

  •   Planifikatutako dohaintzak: dohaintza batzuk egiteko planifikazioa eta aholkularitza legala beharrezkoak dira. Honi esker, zure herrialdeko onura fiskalei probetxua atera ahal diezu. Askorentzat, bizirik dauden bitartean egin daitezkeen edo hiltzean indarrean hasten diren karitatezko dohaintzei buruz informazioa jasotzea lagungarri izan da. Zure herrialdeko Jehobaren lekukoen sukurtsalarekin harremanetan jar zaitez, hurrengo metodoak erabiliz dohaintzak nola egiten diren jakiteko:

    •   banku-kontuak

    •   aseguruak eta pentsio-planak

    •   ondasun higiezinak

    •   akzioak eta bonuak

    •   testamentuak eta fideikomisoak

 Zure zonaldean eskuragarri dauden dohaintzak egiteko metodoei buruz gehiago jakiteko, ikusi «Egin Jehobaren lekukoen aldeko dohaintza» web orria.

a Lekukoak ez direnek ere dohaintzak egiten dituzte gure lanaren alde.