Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

NOLA ERABILTZEN DIRA ZURE DOHAINTZAK?

Janari espirituala banatzen duen kaxa txikia

Janari espirituala banatzen duen kaxa txikia

2020KO IRAILAK 1

 Jehobaren lekukoak inoiz baino gehiago ari dira janari espirituala modu digitalean jasotzen. Baina munduko leku askotan, gure anai-arrebek ezin dute Internet konexiorik ordaindu. Beste batzuk Interneten mozketak edo abiadura motela dagoen tokietan bizi dira. Eta beste anai-arreba batzuk, berriz, Internet konexiorik ez dagoen lekuetan bizi dira.

 Hala ere, gure anai-arreba askok orain argitalpen digitalak izan ditzakete Internet konexiorik gabe! Nola da hau posible?

 JW Box Internet mugatua daukaten kongregazioei bidaltzen zaien kaxa txiki bat da. Zer dago kaxaren barruan? Enpresa bati erositako routerra, Beteleko Informatika Sailak garatutako softwarea eta jw.org-n eskuragarri dauden argitalpen digitalak eta bideoak. Kaxa bakoitzak 60 bat euro balio du.

 Bilera-aretoan, anai-arrebek beraien gailu mugikorrak JW Box-era Wi-Fi bidez konektatzen dituzte eta, horrela, argitalpenak eta bideoak jaitsi ditzakete. Gailu zahar eta merkeekin ere konektatu daitezke. Baina, kongregazioak ez badu Internet konexiorik, nola eguneratzen da JW Box? Sukurtsalak erregularki 3 bat euro balio duten USB memoriak bidaltzen ditu. USB memoria hauetan jw.org-ko azkeneko edukiak daude eta hauek JW Box-era jaisten dira.

 Nola lagundu die gure anai-arrebei JW Box-ek? Kongon bizi den aita batek, Nathan Adruandra-k, dio: «Denbora luzez “Oh, Jehová, en ti confío” eta Acuérdense de la esposa de Lot dramak jaisten saiatu nintzen. Baina, ez nuen inoiz lortzen eta horrek asko desanimatu ninduen. Orain nire mugikorrean jaitsi ditzaket bideoak eta gurasooi asko laguntzen digu gure haurrei hobeto irakasten».

 Nigeriako kongregazioei JW Box martxan jartzen laguntzen dien anaia batek dio: «Anai-arrebentzat JW Box Jehobaren opari berezia da. Anai-arrebak oso pozik daude Irakasteko tresna-sortako argitalpenak eta bideoak oso erraz jaitsi ditzaketela ikustean».

 Afrika, Ozeania eta Hego Ameriketako anai-arrebei 1.700 JW Box baino gehiago bidali zaizkie eta helburua askoz ere kongregazio gehiagotara bidaltzea da. Nondik ateratzen da proiektu honetarako dirua? Mundu-mailako lanaren alde emandako dohaintzetatik. Hauetariko asko donate.isa4310.com web orrian egiten dira. Eskerrik asko zuen eskuzabaltasunagatik!