Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Tolerantzia | Nola lagundu ahal digu Bibliak?

Tolerantzia | Nola lagundu ahal digu Bibliak?

 «Tolerantzia ezinbestekoa da munduan bakea egoteko» (UNESCO, Tolerantziari buruzko Printzipioen Deklarazioa [Declaration of Principles on Tolerance], 1995).

 Bestalde, intolerantziak pertsonen arteko errespetu falta eta gorrotoa eragin ditzake. Sentimendu hauek gaizki esaka aritzera, besteak gutxiestera eta biolentziara eraman ditzakete.

 Hala ere, iritzi desberdinak daude tolerantziaren esanahiari buruz. Batzuen ustez tolerante izatea besteen ohiturak eta portaera onartzea da. Beste batzuen ustez, berriz, Bibliak esaten duenaren arabera, bakoitzak bere balore eta sinesmenak aukeratzeko duen eskubidea errespetatzea da, nahiz eta norberaren balore eta sinesmenekin bat ez etorri.

 Lagundu al gaitzake Bibliak gaur egun benetan toleranteak izaten?

Zer dio Bibliak tolerantziari buruz?

 Biblia tolerantziaren alde dago. Bertan esaten da: «Guztiek jakin dezatela arrazoitsuak zaretela» (Filipoarrei 4:5NWT). Bibliak besteak atsegintasunez, errespetuz eta zintzotasunez tratatzera animatzen gaitu. Aholku hau jarraitzen dutenak agian ez daude ados besteen baloreekin, baina aukeratu dutenaren arabera jokatzen uzten diete.

 Bibliak azaltzen digu Jainkoak gizakiaren portaerarentzat arauak dituela. Bibliak dio: «Gizaki hori, irakatsi zaizu zer den ona, zer nahi duen Jaunak zuregandik» (Mikeas 6:8). Jainkoaren gida jarraituz gero, bizitzarik hoberena izan dezakegu (Isaias 48:17, 18).

 Jainkoak ez digu besteak epaitzeko eskubiderik eman. Bibliaren arabera, «Bat bakarra da legearen emailea eta epailea […]. Zu, ordea, nor zara zeure lagun hurkoa epaitzeko?» (Santiago 4:12). Jainkoak gure erabakiak hartzeko askatasuna eman digu, eta norbera da erabaki horien arduraduna (Deuteronomioa 30:19).

Zer dio Bibliak errespetuari buruz?

 Bibliak pertsona guztiak errespetatzera animatzen gaitu (1 Pedro 2:17). Horregatik, Bibliaren arauen arabera bizitzea erabakitzen dutenek, pertsona guztiak errespetatu behar dituzte, beraien sinesmen edo bizimodua zein den axola gabe (Lukas 6:31). Hala ere, honek ez du esan nahi besteen sinesmen edo iritzi guztiekin ados daudenik, edo besteen erabaki guztien alde egon behar dutenik. Baina, zakar edo errespetu faltarekin jokatu beharrean, Jesusek besteak tratatu zituen modua imitatzen saiatzen dira.

 Adibidez, behin Jesusek, beste erlijio bateko emakume bat ezagutu zuen. Emakume hau bere senarra ez zen gizon batekin bizi zen. Nahiz eta Jesus erlijio eta bizimodu horrekin ados ez egon, emakumea errespetuz tratatu zuen (Joan 4:9, 17-24).

 Jesusek bezala, kristauak euren sinesmenei buruz hitz egiteko prest daude, baina beti errespetuz azaltzen dituzte (1 Pedro 3:15, 16). Bibliak beraien iritzia besteei ez inposatzera animatzen ditu. Kristauak «ez du sesiotan ibili behar, baizik eta bihozbera izan [behar du] guztientzat», nahiz eta besteek sinesmen desberdinak izan (2 Timoteori 2:24).

Zer dio Bibliak gorrotoari buruz?

 Bibliak hurrengoa esaten digu: «Saia zaitezte guztiekin bakean bizitzen» (Hebrearrei 12:14). Bakea bilatzen duenak gorrotoa baztertzen du. Bere baloreak mantenduz, gogor saiatzen da besteekin bakean bizitzen (Mateo 5:9). Are gehiago, Bibliak kristauei beraien etsai eta gaizki tratatzen dituztenekin atseginez jokatzera animatzen die (Mateo 5:44).

 Noski, Bibliak dio Jainkoak besteak zapaltzeko edo besteei min egiteko hartzen diren erabakiak gorrotatzen dituela (Esaera Zaharrak 6:16-19). Hemen, Bibliak «gorroto» hitza erabiltzen du Jainkoari ekintza txarrak ez zaizkiola bat ere gustatzen azaltzeko. Hala ere, Bibliaren arabera, Jainkoak aldatzeko prest daudenei eta bere arauen arabera bizi nahi dutenei barkatzeko eta laguntzeko prest dago (Isaias 55:7).

Tolerantzia eta errespetuarekin loturiko Biblia aipuak

 Titori 3:2NWT: «Izan zaitezte, ordea, arrazoitsuak eta lasaitasunez jokatu guztiekin».

 Arrazoitsua den pertsona batek lasaitasunez erantzuten du iritzi desberdinak daudenean eta elkarren arteko errespetua bultzatzen du.

 Mateo 7:12: «Besteek zuei egitea nahi zenuketen guztia, egin zuek ere besteei».

 Guztioi gustatzen zaigu errespetuz tratatuak izatea eta besteek gure ikuspuntu eta sentimenduak kontuan izatea. Jesusek arau ezagun honi buruz hitz egin zuen. Arau honi buruz gehiago jakiteko ikusi “¿Qué es la Regla de Oro?” edo «Qu’est-ce que la Règle d’or ?» artikulua.

 Josue 24:15: «Aukera ezazue zein zerbitzatu».

 Besteek nahi dutena aukeratzeko duten eskubidea errespetatzen dugunean bakea bultzatzen dugu.

 Eginak 10:34: «Jainkoak ez duela bereizketarik egiten».

 Jainkoak ez du bereizketarik egiten jendearen kultura, generoa, nazionalitatea, arraza edo bizimodua kontuan izanda. Beraz, Jainkoa imitatu nahi dutenek besteak errespetu berdinarekin tratatzen dituzte.

 Habakuk 1:12, 13: «Jasanezineko duzu zapalketa».

 Jainkoaren tolerantziak mugak ditu, ez du utziko gizaki gaiztoek betirako gaizki jokatu dezaten. Honi buruz gehiago jakiteko ikusi Zergatik uzten du Jainkoak sufrimendua izaten? bideoa.

 Erromatarrei 12:19: «Utzi Jainkoari zigorra ematea, Liburu Santuak hau baitio: “Neuri dagokit mendekua, neuk emango diot bakoitzari berak merezia”. Hau dio Jaunak».

 Jehobak a ez dio inori mendekua hartzeko eskubidea eman. Gainera, berak aukeratutako garaian justizia egingo duela ziurtatzen digu. Honi buruz gehiago jakiteko irakurri “¿Alguna vez se hará justicia en el mundo?” edo «Y aura-t-il un jour la justice dans le monde ?» artikulua.

a Jehoba Jainkoaren izena da (83. Salmoa 18NWT). Ikusi «Nor da Jehoba?» artikulua.