Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

ERNE SEGI!

Lurra hondatua izaten ari da | Zer dio Bibliak?

Lurra hondatua izaten ari da | Zer dio Bibliak?

 «Hondamendi klimatiko batera gerturatzen ari gara. Hiri handiak ur azpian. Aurretik ikusi ez diren bero-boladak. Ekaitz beldurgarriak. Ur eskasiak. Landare eta animalien milioika espezieen desagertzea. Hau ez da fikzioa edo esajerazioa. Gauza hauek orain ditugun energia politiken ondorio izango direla dio zientziak» (António Guterres-en, Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiaren, hitzak Klima-aldaketari buruzko Gobernuarteko Taldeak 2022ko apirilaren 4an aurkeztutako txostenaren inguruan).

 «Zientzialariek ohartarazi dute [Estatu Batuetako] 423 Parke Nazionaletatik ia guztiek klima aldaketak eragindako suntsipenak jasango dituztela hurrengo urteetan, hauengan tenperatura altuak eragin handia izanik. Etengabeko mehatxu hauek, zigor bibliko bat ematen dute: sute eta uholdeak, izotzaren urtzea, itsas mailak gora egitea eta bero-boladak» («Flooding Chaos in Yellowstone, a Sign of Crises to Come», The New York Times, 2022ko ekainak 15).

 Konpondu al daitezke lurreko ingurumen arazoak? Hala bada, nork konponduko ditu? Aztertu Bibliak benetan dioena.

Ingurumen arazoak aurresan ziren

 Bibliak dio Jainkoak lurra hondatzen dutenak hondatuko dituela (Apokalipsia 11:18). Hiru gauza ikasten ditugu Biblia aipu honetatik:

  1.  1) Gizakiek lurra hondatuko dute.

  2.  2) Lurraren hondatzea amaituko da.

  3.  3) Jainkoak, ez gizakiak, gure planetaren ingurumen arazoak konponduko ditu.

Gure planetak iraungo du

 «Lurrak betirako iraungo» duela dio Bibliak (Kohelet 1:4NWT). Gizakiak beti biziko dira bertan.

  •   «Zuzenek jasoko dute lurra, eta betirako biziko dira bertan» (37. Salmoa 29NWT).

 Gure planetako natura arazoak konponduko dira.

  •   «Poztu bitez basamortua eta lur elkorra, alai bedi eta loratu landa lehorra» (Isaias 35:1).