Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Jesusen sakrifizioak lagundu zaitzake

Jesusen sakrifizioak lagundu zaitzake

 Urtean behin Jehobaren lekukoak eta hauek gonbidatutako milioika pertsona mundu osoan zehar biltzen dira Jesusen heriotzaren oroitzapena ospatzeko, Jesusek berak agindu zuen bezala (Lukas 22:19). Bilera honek Jesusek gizakiongatik egindakoaren inportantzia ulertzen laguntzen digu. Gainera, bere sakrifizioak gure bizitzan izan dezakeen eragina, orain eta etorkizunean, ere azaltzen du (Joan 3:16).

 Aurtengo Oroitzapenean egon bazara edo ez, nola lagundu zaitzake Jesusen sakrifizioak? Jesusek bi gauza garrantzitsu egin behar ditugula irakatsi zuen:

  1.  1. Jainkoa eta Jesus ezagutu. Jesusek bere zeruko Aitari otoitz egin zion hau esanez: «Honetan azaltzen da betiko bizia: zu, egiazko Jainko bakar hori, eta zuk bidalitako Jesus Mesias ezagutzean» (Joan 17:3).

  2.  2. Ikasi duzunaren arabera bizi. Jesusek bere irakaspenak gure bizitzan praktikan jartzearen garrantzia azpimarratu zuen. Adibidez, bere Mendiko Hitzaldi ospetsuaren amaieran bere «esanak entzun eta betetzen dituena» zoriontzen du (Lukas 6:46-48). Era berean, beste momentu batean, berak irakasten zuenari buruz esan zuen: «Zorionekoak izango zarete, betetzen baduzue» (Joan 13:17).

 Jainkoa eta Jesusi buruz gehiago ikasi nahi al duzu? Ikasten duzuna praktikan jartzeko aholku praktikoak nahi al dituzu? Hona hemen informazio lagungarria aurkitzeko aukera batzuk.

Biblia ikastaroa

 Gure doako Biblia ikastaro interaktiboak pertsona askori lagundu die Biblia aztertzen eta beraien bizitzan ikasitakoa praktikan jartzen.

  •   Bisitatu Biblia ikastaro gidatuaren orria, programa honi buruz gehiago jakiteko.

  •   Ikusi Ongi etorri zure biblia-ikastarora bideoa, Jehobaren lekuko batekin Biblia ikastaroa nolakoa den jakiteko.

Jehobaren lekukoen bilerak

 Jehobaren lekukoak astean bi aldiz biltzen dira beraien bilera aretoetan. Bilera hauetan, Biblia eta bere irakaspenak gure bizitzan praktikan nola jarri aztertzen dugu.

 Bilera hauetara edonor joan daiteke, ez zara Lekukoa izan behar joan ahal izateko. Bertako egoeraren arabera, bileran aurrez aurre edo bideo konferentzia bidez egon zaitezke.

  •   Ikusi Zer egiten da Jehobaren lekukoen bilera-aretoetan? bideoa, bilera hauetaz espero dezakezuna ezagutzeko.

Online artikulu eta bideoak

 Webgune honetako artikulu eta bideo askok Jesusen irakaspenei eta bere sakrifizioaren balioari buruz gehiago ikasten lagundu zaitzakete.

 Adibidez, gizon bakar baten heriotzak milioika pertsonari nola lagundu ahal dien ulertzeko, irakurri «Nola salbatzen gaitu Jesusek?» artikulua eta Gozatu bizitzaz betirako 27. ikasgaia «Nola salbatu ahal gaitu Jesusen heriotzak?» edo ikusi Zergatik hil zen Jesus? bideoa.