Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

«Etor bedi zure Erreinua»: Milioika lagunek errepikatutako otoitza

«Etor bedi zure Erreinua»: Milioika lagunek errepikatutako otoitza

Eskatu al duzu inoiz otoitzean Jainkoaren Erreinua etortzeko? Mendeetan zehar, milioika pertsonak honako hitzak errepikatu dituzte: «Etor bedi zure Erreinua». Zergatik? Jesusek bere jarraitzaileei Jainkoaren Erreinuarengatik otoitz egiteko esan zielako.

Hasieran, Jesusen jarraitzaileek ez zuten ulertu berak Erreinuari buruz esan zuen guztia. Behin, honakoa galdetu zioten: «Jauna, orain ezarriko al duzu berriro Israelgo erreinua?». Ziurrenik, zur eta lur geldituko ziren Jesusek Jainkoaren Erreinua zehatz-mehatz noiz etorriko zen esan ez zienean (Eginak 1:6, 7). Esan nahi al du horrek ezin dugula jakin Jainkoaren Erreinua zer den eta noiz etorriko den? Ez, noski!

Talaiaren ale honek hurrengo galderen erantzunak aurkitzen lagunduko dizu:

  • Zer da Jainkoaren Erreinua?

  • Zergatik behar dugu Jainkoaren Erreinua?

  • Nor da Jainkoaren Erreinuko Erregea?

  • Noiz aginduko du lurra Jainkoaren Erreinuak?

  • Zer lortuko du Jainkoaren Erreinuak?

  • Zergatik egin beharko genuke Jainkoaren Erreinuaren alde orain?