Saltatu edukira

Zer ikuspuntu dute Jehobaren lekukoek hezkuntzari buruz?

Zer ikuspuntu dute Jehobaren lekukoek hezkuntzari buruz?

 Biblian aurkitzen ditugun printzipioetan oinarritzen dugu hezkuntzari buruzko ikuspuntua. Lekuko bakoitzak Bibliak trebatutako kontzientzia erabiltzen du honako printzipioak nola erabili erabakitzean. a

 Hezkuntza ezinbestekoa da

 Hezkuntzak jakinduria praktikoa eta pentsatzeko gaitasuna garatzen lagundu dezake eta ezaugarri hauek Bibliaren arabera oso baliotsuak dira (Esaera Zaharrak 2:10, 11; 3:21, 22). Gainera, Jesusek agindu zituen gauzak irakasteko esan zien bere jarraitzaileei (Mateo 28:19, 20). Beraz, gure kongregazioaren parte direnei heziketa sendoa izatera animatu eta laguntzen diegu. Honen barne irakurtzeko, idazteko eta komunikatzeko gaitasunak daude b, baita beste erlijio eta kulturen ezagutza ere (1 Korintoarrei 9:20-22; 1 Timoteori 4:13).

 Gobernuek hezkuntzaren balioa ere ikusten dute eta gehienetan gazteek lehen eta bigarren hezkuntza jasotzea eskatzen dute. Lege hauek betetzen ditugu arau hau jarraitzen dugulako: «Gizaki orok izan behar du ezarritako agintarien menpeko», hau da, gobernuen menpeko (Erromatarrei 13:1). Gainera, seme-alabak langileak izatera eta haien hoberena ematera animatzen ditugu, eta ez gutxi emanez konforme egotera c. Jainkoaren Hitzak hala dio: «Egin dezazuen guztia egizue gogo osoz, Jaunarentzat bezala eta ez gizakientzat» (Kolosarrei 3:23).

 Hezkuntzak gure familia mantentzen laguntzen digu. Bibliaren arabera «beretarrez eta etxekoez bereziki arduratzen ez den norbait baldin badago, honek bere sinesmenari uko egin dio eta sinesgabea baino okerragoa da» (1 Timoteori 5:8). Hezkuntza jasotzeak gure familiei laguntzeko betebehar sakratua betetzen lagundu gaitzake. The World Book Encyclopediak esaten du hezkuntzaren helburu nagusia «jendeari gizarteko kide produktibo bihurtzeko gaitasuna ematea dela . . . ekonomiaren langile bezala». Hezkuntza jaso duen eta trebea den pertsonari errazagoa izango zaio bere familia mantentzeko lan-mota lortzea, oinarrizko hezkuntza eta trebetasunik gabeko pertsonari baino (Esaera Zaharrak 22:29).

 Gurasoek seme-alabei helduarorako baliabideak ere ematen dizkiete eta horretarako eskolara joatea balio handikoa izan daiteke (2 Korintoarrei 12:14). Nahiz eta hezkuntza doakoa ez izan, lortzeko zaila izan edo arau kulturalen aurka joan, hezkuntza ofiziala ematera animatzen ditugu gurasoak d. Gurasoei aholku praktikoak ematen dizkiegu seme-alaben hezkuntzan parte hartzeko e.

 Hezkuntza modu objektiboan aztertu behar da

 Kontu handiz aztertzen ditugu hezkuntza aukerak. Bibliak dio: «Esaten den guztia sinesten du heldugabeak, nondik ibiliko aztertzen zentzudunak» (Esaera Zaharrak 14:15). Printzipio hau jarraitzen dugu bigarren hezkuntza amaitu ondorengo aukera desberdinak kontu handiz aztertzen ditugunean, bakoitzak izan dezakeen kostu eta balioa kontuan hartuz. Esaterako, lanbide heziketak prestaketa baliotsua eman dezake horretan denbora gehiegi igaro gabe.

 Heziketa espiritualak eskolako hezkuntzak baino balio handiagoa du. Eskolako hezkuntzak ez bezala, Biblian oinarrituriko heziketak Jainkoak ematen duen ezagutza salbatzailea eman dezake (Joan 17:3). Balio moralak ere irakasten ditu, «zuzen, zintzo eta prestu izaten, eta ongi jokatzen» irakatsiz (Esaera Zaharrak 2:9). Paulo apostoluak gaur egungo unibertsitate heziketarekin parekatu daitekeena jaso zuen, baina hala ere Jesu Kristo «ezagutzearen dohain paregabearen» balioa azpimarratu zuen (Filipoarrei 3:8; Eginak 22:3). Era berean, gaur egun Jehobaren lekuko askok goi mailako hezkuntza jaso arren, heziketa espirituala jasotzeak balio handiagoa duela uste dute. f

Heziketa espiritualak arau moral baliotsuak irakasten ditu

 Goi mailako hezkuntzak arrisku moral eta espiritualak izan ditzake

 Bibliako esaera zahar batek dio: «Arriskua ikusi eta gorde egiten da zentzuduna» (Esaera Zaharrak 22:3). Jehobaren lekukoek zenbait unibertsitate edo goi mailako ikasketa-zentrotako giroak arrisku moral eta espiritualak izan ditzakeela uste dute. Horregatik, lekuko askok bai beraiek baita beraien seme-alabak ere, horrelako giroetan ez sartzea erabakitzen dute. Goi mailako ikasketa-zentroetan sarritan horrelako ideia okerrak bultzatzen direla uste dute:

  •   Ideia okerra: Diruak zoriontasuna eta segurtasuna dakartza

     Goi mailako hezkuntza diru asko irabazteko modu segurua dela esaten da, beraz, gero eta ikasle gehiago joaten da unibertsitatera, gehienbat diru asko irabazteko nahiarekin. Batzuek zoriontasuna eta segurtasunerako itxaropena diruan jartzen dute, baina Bibliak ideia horien huskeria nabarian uzten du (Kohelet 5:10). Gainera Bibliak dio: «Diru-gosea baita gaitz guztien sustraia» eta askotan fedea galtzera eraman gaitzake (1 Timoteori 6:10). Jehobaren lekukoek ahalegin guztiak egiten dituzte «diru-goseak» engaina ez ditzan (Mateo 13:22).

  •   Ideia okerra: Goi mailako hezkuntzak ekar dezakeen ospea bilatzea beharrezkoa da

     Adibidez, Nika Gilauri, Georgiako lehen ministro ohiak, bere herriko biztanleek gai honi buruz zuten ikuspuntua idatzi zuen: «Karrera unibertsitarioa izateak Georgian ia behar-beharrezkoa da ospea edukitzeko. . . . [Iraganean,] titulurik gabeko gaztea lotsagarria zen bere familiarentzat» g. Kontrakoa da Bibliaren ikuspuntua, mundu honetan ospea bilatzearen arriskuei buruz hitz egiten baitu. Jesusek ospe bila zebiltzan bere garaiko erlijioburuei honakoa esan zien: «Nola sinetsiko duzue zuek, elkarri ohore ematen ahalegintzen bazarete?» (Joan 5:44). Unibertsitate-giroak Jainkoak gorroto duen espiritu harroa sustatu dezake (Esaera Zaharrak 6:16, 17; 1 Pedro 5:5).

  •   Ideia okerra: Norberak ezarri behar ditu ongi eta gaizki dagoena erabakitzeko arauak

     Jehobaren lekukoek Jainkoarentzat ongi eta gaizki dagoena onartzen dute (Isaias 5:20). Hala ere, Journal of Alcohol and Drug Education aldizkariaren arabera (Alkohol eta drogei buruzko hezkuntza aldizkaria), unibertsitateko kideen presioak ikasle askori «ongia eta gaizkiari buruz ezarrita zuten ezagutzaren kontrakoa egitera bultzatzen diete» h. Ideia honek Bibliaren printzipio honekin egiten du bat: «Lagun txarrek ohitura onak usteldu egiten dituzte» (1 Korintoarrei 15:33). Unibertsitate giroan Jainkoak kondenatzen dituen praktikak askotan ohikoak izateaz gain bultzatu egiten dira: mozkorkeria, drogak eta ezkongabeen arteko sexu-harremanak (1 Korintoarrei 6:9, 10; 2 Korintoarrei 7:1).

  •   Ideia okerra: Goi mailako hezkuntza mundua hobetzeko modurik hoberena da

     Askok goi mailako hezkuntza ikasketak ez dituzte dirua, ospea eta zilegi ez diren plazerak lortzeko egiten. Hauek mundua eta norberaren izaera hobetzeko helburuarekin egiten dituzte goi mailako ikasketak. Helburu politak dira horiek, baina Jehobaren lekukoek beste bide batetik joatea erabaki dute. Jesusek bezala, Jainkoaren Erreinua mundua hobetzeko itxaropen bakarra dela uste dute (Mateo 6:9, 10). Hala ere, ez gara ezer egin gabe itxaroten ari munduko arazoak Jainkoaren Erreinuak konpondu arte. Jesusek bezala, «Jainkoaren erregetzaren berri on hau» hots egiten dugu mundu osoan zehar, milaka eta milaka pertsonei bizitzak hoberako aldatzen lagunduz i (Mateo 24:14).

a Oraindik etxean bizi diren lekuko gazteek hezkuntzari buruzko gurasoen nahia bete behar dute Jainkoaren legeen aurka ez dagoen bitartean (Kolosarrei 3:20).

b Horretarako, alfabetatzeko laguntzen 11 milioi ale baino gehiago argitaratu ditugu, adibidez Aplícate a la lectura y la escritura. Munduan zehar 120 hizkuntzatan doako alfabetizazio ikastaroak zuzentzen ditugu. 2003 eta 2017 artean, 70.000 pertsona ingururi irakatsi diegu irakurtzen eta idazten.

c Ikusi «¿Debería dejar de estudiar?» artikulua.

d Adibidez, semeak eta alabak eskolara bidaltzera animatzen ditugu gurasoak. Ikusi «¿Debería ir mi hijo a la escuela?» artikulua 2003ko martxoaren 15eko La Atalayaren alean.

f Ikusi jw.org-ko «Opiniones sobre el origen de la vida» atala.

g Practical Economics: Economic Transformation and Government Reform in Georgia 2004-2012 (Ekonomia praktikoa: Ekonomiaren eraldaketa eta gobernuaren erreforma Georgian 2004tik 2012ra, 170. orrialdea).

h 61. libk., 1. zb., 2017ko apirila, 72. or.

i Ikusi jw.org-ko «La biblia les cambió la vida» saila Jainkoaren Hitzaren eta Erreinuaren mezuaren indarra erakusten duten adibideak ikusteko.