Saltatu edukira

Sinesten al dute Jehobaren lekukoek Itun Zaharrean?

Sinesten al dute Jehobaren lekukoek Itun Zaharrean?

 Bai. Jehobaren lekukook Biblia «Jainkoak inspiratua» eta «baliagarria» dela sinesten dugu (2 Timoteori 3:16). Honek Itun Zahar eta Berria ditu barne. Jehobaren lekukook Bibliako bi atal horiei Hebrear Idazkiak eta Idazki Grekoak ere deitzen diegu. Honela, Bibliako atal batzuk zaharkituta daudenaren edo garrantzirik gabekoak direnaren itxura ematea saihesten dugu.

Zergatik ez dute baztertu behar kristauek Itun Zaharra?

 Jainkoak inspiraturik, Paulo apostoluak honakoa idatzi zuen: «Liburu Santuetan idatzia dagoen guztia gure ikasbiderako dago idatzia» (Erromatarrei 15:4). Beraz, Idazki Hebrearretan guretzako erabilgarria den informazioa dago. Besteak beste, gure bizitzan lagungarriak diren gertaera historikoak eta aholku aproposak ematen dizkigu.

  •   Gertaera historikoak. Idazki Hebrearretan, kreazioari buruzko eta gizakiek bekatu egin zuteneko informazio zehatza dago. Informazio hori gabe, ez genituzke edukiko galdera hauen erantzunak: Nondik gatoz? Zergatik hiltzen gara gizakiok? (Hasiera 2:7, 17). Honekin batera, Idazki Hebrearretan, gure antzeko pozak eta erronkak izan zituzten jendearekin Jehobak izandako harremana azaltzen da (Santiago 5:17).

  •   Aholku aproposak. Biblian dauden Esaera Zaharrak eta Kohelet liburuek, Idazki Hebrearren parte direnak, denbora mugarik ez duen jakinduria azaltzen dute. Honako aholkuak ematen dituzte, besteak beste: familia zoriontsua nola izan (Esaera Zaharrak 15:17), lanari buruzko ikuspuntu orekatsua nola eduki (Esaera Zaharrak 10:4; Kohelet 4:6) eta gazteek gaztaroari ahalik eta probetxurik handiena nola atera (Kohelet 11:9–12:1).

 Gainera, Moisesen Legea aztertzea onuragarria izan daiteke. Lege hau Toran edo Pentateukoan idatzirik dago, hau da, Bibliaren lehendabiziko bost liburuetan. Nahiz eta kristauok ez gauden Lege honen menpean, bizitza zoriontsua izaten lagundu gaitzaketen printzipio baliagarriak ditu (Lebitarrena 19:18; Deuteronomioa 6:5-7).