Saltatu edukira

Bisita ezazu Estatu Batuetako Betel

Bisita ezazu Estatu Batuetako Betel

«Betelera joan gineneko oroitzapen zoragarriak beti estiman izango ditugu». Hitz hauek Vanuatuko bikote batek esan zituen Estatu Batuetako Jehobaren lekukoen eraikinak bisitatu ondoren. Urtero milaka eta milaka lagun etortzen dira bisitan eta gehienek sentipen bera dute.

Bisitatu al dituzu Estatu Batuetako Betel guneak? Hala ez bada, etor zaitez bisita egitera.

Zer ikus dezakezu hiru gune nagusietan?

Egoitza nagusia, Warwick (New York). Hiru erakusketa ikusi ahal izango dituzu. Batek «Biblia eta Jainkoaren izena» izenburua du. Erakusketa honek ohiz kanpoko Bibliak ditu erakusgai eta Jainkoaren izenak Idazki Santuetan nola biziraun duen azpimarratzen du. «Jehobaren izenarentzako herria» erakusketak Jehobaren lekukoen historia erakusten du irudien bidez. Eta «Egoitza nagusia: fedea ekinean» erakusketak Jehobaren lekukoak biltzeko, Biblia ikasteko eta honen mezua zabaltzeko nahiz batak besteari maitasuna adierazteko nola dauden antolatuta agertzen du. Honetaz gain, 20 minutuko iraupena duen bisitaldi gidatua ere egin dezakezu, zerbitzuak eskaini eta bulegoak dituen eraikineko atal batzuk eta Warwickeko lur-eremua nabarmentzen direlarik.

Watchtower biblia-hezkuntza gunea, Patterson (New York). Jakin ezazu gehiago bertan egiten diren eskolez, Galaadeko biblia-eskola eta sukurtsal-batzordekide eta beraien emazteentzako eskola besteak beste. Gune honetan egiten diren lanei buruzko erakusketa eta bideoak ere ikusi ahal izango dituzu, Arte eta Audio-bideo sailei buruzkoak, esaterako.

Inprimategia eta Bidaltze eta Garraio Saila, Wallkill (New York). Egin ezazu bisitaldia Bibliak eta Biblian oinarritutako argitalpenak nola inprimatzen, koadernatzen eta bidaltzen diren ikusteko. Argitalpen hauek, Estatu Batuetara, Karibera eta lurreko beste leku batzuetara bidaltzen dira.

Nola erreserbatu dezaket bisitaldia?

Mesedez, egin erreserbak webguneko Sukurtsalak eta bisitaldi gidatuak orriaren bidez bidaia prestatu aurretik. Orri honetan Estatu Batuetako sukurtsal eta egoitza-nagusiari buruzko informazio gehiago aurki daiteke, esate baterako, hauen helbidea eta bisitaldi gidatuen iraupena.

Nortzuk egiten dituzte bisitaldi gidatuak?

Beteleko sailetan lanean dabiltzanek egiten dituzte. Bisitaldiak egitea, mundu-mailako hezkuntza lana bultzatzeko egiten ari diren ahaleginen parte dela ikusten dute. Bisitaldi hauek dozenaka hizkuntzatan egiten dira.

Zenbat ordaindu behar da bisitaldia egiteko?

Ez da ezer ordaindu behar, dohainik da.

Jehobaren lekukoa izan behar al duzu gune hauek bisitatzeko?

Ez da beharrezkoa. Bisitan etortzen diren asko ez dira Jehobaren lekukoak. Bai lekuko direnek, baita ez direnek ere, Jehobaren lekukoen mundu-mailako lana bultzatzeko egiten diren ahaleginei buruz gehiago jakin dezakete.

Indiako emakume musulman batek Pattersoneko hezkuntza gunea bisitatu zuen. Bisitaldia egin ondoren, hau esan zuen: «Honen parte izatea gustatuko litzaidake. Eskerrik asko horrenbesteko errespetua agertzeagatik».

Etor al daitezke haurrak?

Bai noski! Izan ere, bisitaldiak eragin handia izan dezake gazteengan. Estatu Batuetako bisitari batek, John izenekoak, hau esan zuen: «Etxera itzuli garenetik, gure taldeko haurrak gelditu gabe egon dira hitz egiten bisitaldiari buruz. Bisitaldia egin aurretik, ez zuten argi Betelen zer egiten zen, baina orain Betelen lan egin nahi dute».

Bisita al daitezke Jehobaren lekukoen beste herrialdeetako eraikinak?

Bai. Bisitaldiak herrialde askotan egin daitezke. Klik egin «Sukurtsalak» atalean beste gune batzuen helbidea aurkitu ahal izateko. Etor zaitez Jehobaren lekukoen sukurtsal bat bisitatzera, ongi etorria izango zara!