Saltatu edukira

Moment/Robert D. Barnes via Getty Images

DISEINATUA IZAN AL ZEN?

Kolibriaren mingaina

Kolibriaren mingaina

 Lehen, zientzialariek, kolibrien mingainak nektarra efektu kapilar izeneko prozesuari esker xurgatzen zuela pentsatzen zuten. Prozesu honi esker, naturako indarren eraginez likidoek goraka egiten dute hodi finetan zehar. Baina, duela gutxi, kolibriak askoz ere efizienteagoa den metodo bat erabiltzen duela ikasi dute zientzialariek, “likidoen tranpa” izenez deskribatua izan dena.

 Pentsatu honetan: Kolibriaren mingaina nektarrera iristen denean, horizontalki banatu egiten da, bi punta sortuz. Hauetako bakoitzak kanal antzeko bat du. Hasieran kanal hauek itxita daude. Baina, mingainaren puntak nektarrera iristean, kanalak eta biribilkatuta dauden mingainaren puntak zabaldu egiten dira. Modu honetan, kolibriak nektarra miazkatu egiten du, eta ez du lastotxo baten bidez xurgatuko balu bezala egiten. Mingaina mokora bueltatzean kontrakoa gertatzen da, hau da, mingainaren puntak itxi egiten dira barrualdean nektarra harrapatuz.

 Alejandro Rico-Guevara, Tai-Hsi Fan eta Margaret Rubega ikertzaileen arabera, ziklo honek guztira «segundo baten hamarrena baino gutxiago» irauten du. Gainera, honakoa diote: «Mingainaren punta likidoak harrapatzeko gailu dinamiko bat da, […] bere forma guztiz aldatzen du likidoetan sartu eta ateratzen den heinean».

 Gainera, txori txiki honek ez du energiarik erabili behar hau egiteko. Mingainaren puntak zabaldu eta itxi egiten dira, likidoetan sartu eta ateratzean sortzen diren indar fisikoen eraginez.

 Kolibriaren mingainak likidoak hain modu efizientean harrapatzen dituenez, ikertzaileek honetatik ikasi dutena medikuntza, robotika eta beste arlo batzuetan aplikatu dezaketela uste dute. Likidoak edo olio isuriak garbitzeko tresnen diseinuan ere lagungarria izan daiteke.

 Ikusi nola luzatzen duen mingaina kolibri batek

 Zer uste duzu? Kolibriaren mingain konplexua ustekabean sortu zen edo diseinatua izan zen?