Saltatu edukira

GAZTEEN GALDERAK

Nola lagundu ahal dit Bibliak? 1. zatia: Neure Biblia aztertuz

Nola lagundu ahal dit Bibliak? 1. zatia: Neure Biblia aztertuz

 «Biblia irakurtzen saiatu naiz, baina oso-oso luzea dela iruditzen zait» (Briana, 15 urte).

 Gauza bera gertatzen al zaizu? Orduan, artikulu honek lagundu zaitzake.

 Zergatik da garrantzitsua Biblia irakurtzea?

 Biblia irakurtzea aspergarria dela uste al duzu? Hala bada, ulergarria da. Agian Biblian pentsatzen duzunean, 1.000 orrialde baino gehiago dituen letra txikiko eta irudirik gabeko liburua ikusten duzu. Egia esan, ez dirudi itzal handirik egiten dienik telebistari eta Interneteko bideoei.

 Baina begira ezazu honela: Antzinako altxor-kutxa handi bat aurkituko bazenu, ez al zinateke barruan zer dagoen jakiteko irrikan egongo?

 Biblia altxor-kutxa bat bezalakoa da. Jakituriaz beteriko harribitxi asko ditu eta honakoetan lagunduko zaitu:

  •   Erabaki onak hartzen

  •   Gurasoekin ondo eramaten

  •   Lagun onak aurkitzen

  •   Estresari aurre egiten

  Nola izan daiteke hain lagungarria gaur egunerako antzinako liburu bat? «Liburu Santuetan idatzirik dagoen guztia Jainkoak inspiratua» delako (2 Timoteori 3:16). Beraz, Bibliako aholkuak Iturri hoberenetik datoz.

Biblia jakinduriaz betetako harribitxiak dituen altxor-kutxa da

Biblia irakurtzeko moduak

 Modu bat Biblia osoa goitik behera irakurtzea da. Horrela, Bibliaren mezuaren ideia orokorra izango duzu. Biblia honela irakurtzeko modu asko daude. Ikus ditzagun bi:

  •    Bibliako 66 liburuak ordenean irakurri ditzakezu, hau da, Hasieratik Apokalipsiaraino.

  •    Kronologikoki irakurri dezakezu, hau da, gertakariak jazo ziren ordenean.

 Aholkua: Traducción del Nuevo Mundo (Traduction du monde nouveau) biblia-itzulpeneko A7 eranskinean Jesus lurrean izan zeneko gertakizun nagusiak kronologikoki agertzen dira.

 Biblia irakurtzeko bigarren modu bat daukazun arazo batekin lotuta dagoen pasarte bat aukeratzea da. Adibidez:

  •   Nahi al duzu lagun fidagarriak izan? Orduan, Dabid eta Jonatanen harremanari buruzko pasartea irakurri ezazu (1 Samuel, 18-20 kapituluak). Bilatu itzazu Jonatanek Dabidengan ikusiko zituen ezaugarriak bere laguna izan nahi izateko.

  •   Tentazioei aurre egiteko indar gehiago izan nahi al zenuke? Orduan, irakurri Joseren pasartea (Hasiera, 39. kapitulua). Begiratu ezazu tentaldiei aurre egiteko Joseren indarra nondik zetorren.

  •   Ikasi nahi al duzu otoitzak nola lagundu ahal dizun? Orduan, irakurri Nehemiasen bizipena (Nehemias, 2. kapitulua). Gero, begiratu Nehemiasen otoitzen boterearen frogak.

 Aholkua: Biblia irakurtzen duzunean, toki lasai bat aurkitu ezazu irakurketan arreta osoa jartzeko.

 Biblia irakurtzeko hirugarren modu bat pasarte edo salmo bat hartu, irakurri eta, ondoren, nola laguntzen dizun pentsatzea da. Irakurri ondoren, galdetu zure buruari:

  •    Zergatik ipini ote zituen Jehobak hitz hauek Biblian?

  •    Zer irakasten dit Jehobaren izaerari eta gauzak egiteko bere moduari buruz?

  •    Nola lagundu ahal dit irakurri dudanak nire bizitzan?

  Aholkua: Ipini ezazu helburu bat. Gure webguneko Biblia irakurtzeko egitaraua erabiliz, Biblia irakurtzeko data bat ezarri dezakezu.