Saltatu edukira

Zer esan nahi du «Samariar ona» izateak?

Zer esan nahi du «Samariar ona» izateak?

Bibliaren erantzuna

«Samariar ona» beharra duen norbaiti laguntzen dion pertsonari deitzen zaio. Termino hau Jesusek azaldutako istorio edo parabola batetik dator. Jesusek hau erabili zuen lagun hurko on eta errukiorrak besteei laguntzen diela erakusteko, beraien jatorria eta nazioa zein den inporta gabe.

Ondorengoa aztertuko dugu artikulu honetan:

 Zer gertatzen da samariar onaren parabolan?

Hona hemen Jesusek kontatutako istorioaren laburpen bat: Gizon judu bat Jerusalemetik Jerikora bidaiatzen ari da. Bidean zehar, lapurtu eta jo egiten dute, eta erdi hilda uzten dute.

Zauritutako bidaiariaren ondotik, apaiz bat eta erlijioburu judu bat pasatzen dira. Nahiz eta herrialde berdinekoak izan, ez dira bera laguntzen gelditzen.

Azkenean, beste nazio bateko gizon bat pasa zen. Samariarra zen (Lukas 10:33; 17:16-18). Errukia erakutsiz, samariarrak gizonari zauriak sendatu zizkion. Ondoren, ostatu batera eraman zuen. Han gau osoan zehar zaindu zuen eta hurrengo goizean ostatuaren jabeari gizona zaintzeko ordaindu zion. Gainera, sortu zitezkeen gastuak ordaintzeko eskaini zen (Lukas 10:30-35).

 Zergatik kontatu zuen Jesusek parabola hau?

Jesusek parabola hau lagun hurkoa bere arraza berdineko edo erlijio berdineko pertsonak bakarrik zirela pentsatzen zuen gizon bati kontatu zion. Jesusek ikasgai inportante bat erakutsi nahi zion: lagun hurkoari buruz zuen ideia zabaldu egin behar zuela juduak ez ziren pertsonak ere talde honetan sartzeko (Lukas 10:36, 37). Pasarte hau Biblian dago Jainkoa poztu nahi duten guztien onerako (2 Timoteori 3:16, 17).

 Zer ikasten dugu parabola honetatik?

Parabola honek lagun hurkoak errukia ekintzen bidez erakusten duela azaltzen du. Gainera, sufritzen ari den pertsonen beharrak betetzen saiatzen da, berdin dio pertsonak zer jatorri, arraza edo nazionalitate duen. Azkenik, lagun hurkoak besteak berari tratatzea gustatuko litzaiokeen bezala tratatzen ditu (Mateo 7:12).

 Nortzuk ziren samariarrak?

Samariarrak Judea iparraldean bizi ziren. Judutarren eta judutarrak ez zirenen arteko bikoteen ondorengoak ziren.

Lehen menderako, samariarrek euren erlijioa sortu zuten. Idazki Hebrearren lehen bost liburuak onartzen zituzten, baina, orokorrean, beste guztiak ez.

Jesusen garaiko judutar askok samariarrak mespretxatzen zituzten eta beraiekin kontaktua izatea saihesten zuten (Joan 4:9). Judutar batzuk «Samariar» terminoa burla bezala erabiltzen zuten (Joan 8:48).

 Benetan gertatu al zen samariar onaren parabola?

Bibliak ez du esaten samariarraren parabola benetan gertatu zen ala ez. Hala ere, Jesusek askotan ondo ezagutzen ziren ohiturak eta lekuak erabiltzen zituen bere irakaspenetan, entzuleek hauek argi eta garbi ulertzeko.

Jesusen parabolako detaile asko historikoki zehatzak dira. Adibidez:

  • Jerusalemetik Jerikora zihoan bideak 20 km baino gehiago zituen. Jerusalem Jeriko baino 1.000 metro altuago zegoenez, pasarteak zehaztasun handiz esaten du bidaiaria «Jerusalemdik behera Jerikorantz» zihoala (Lukas 10:30).

  • Jerikon bizi ziren apaiz eta lebitarrek askotan bidaiatzen zuten Jerusalemera bide honetatik.

  • Lapurrak, askotan, bidearen bazterrean ezkutatzen ziren bidaiariak erasotzeko asmoz, batez ere, bakarrik bidaiatzen zutenak.