Saltatu edukira

Zenbat izen ditu Jainkoak?

Zenbat izen ditu Jainkoak?

Bibliaren erantzuna

 Jainkoak izen propioa du. Hebreeraz יהוה idazten zen eta euskaraz «Jehoba» erabili izan da urteetan zehar. a Jainkoak, Isaias profetaren bitartez, Jehoba deitzen dela esan zuen (Isaias 42:8NWT). Izen hau, Jainkoaren titulu edo pertsonen izenak baino gehiago agertzen da Biblian. Guztira, 7.000 aldiz baino gehiago agertzen da Bibliako eskuizkribu zaharretan. b

Beste izenik ote du Jehobak?

 Egia da Bibliak Jainkoarentzako izen bakarra erabiltzen duela, baina berari buruz hitz egiterakoan, titulu eta deskribapenak ere erabiltzen ditu. Hurrengo taulan, titulu eta deskribapen batzuk agertzen dira. Ikusi ezazu bakoitzak zer erakusten duen Jehobari buruz.

Titulu edo deskribapena

Biblian non agertzen den

Esanahia

Ala edo Allah

(Ez da agertzen)

«Ala» hitzak jatorri arabiarra du. Ez da izen pertsonal bat, Jainkoa esan nahi duen titulu bat baizik. Arabiarrera eta beste hizkuntza batzuetara itzulitako Bibliek, «Ala» erabiltzen dute «Jainko» erabili ordez.

Ahalguztiduna

Apokalipsia 1:8

Ez dago inor bera baino botere gehiago duenik.

Aita

Mateo 6:9

Bizia ematen duena.

Alfa eta Omega

Apokalipsia 1:8; 21:6; 22:13

Alfa eta Omega grekozko alfabetoaren lehen eta azken letrak dira. «Lehena eta azkena» edo «hasiera eta bukaera» esan nahi dute. Beraz, Jehoba baino lehen ez zegoen Jainko ahalguztidunik, eta bera eta ondoren ere ez da egongo (Isaias 43:10).

Artzaina

23. Salmoa 1

Bere zerbitzariak zaintzen dituena.

Askatzailea

Isaias 41:14

Jesu Kristoren sakrifizioari esker, gizakiak bekatua eta heriotzatik askatzen dituena (Joan 3:16).

Buztinlaria

Isaias 64:7 [64:8, NWT]

Buztinlari batek buztinarengan autoritatea duen bezala, honek jendea eta nazioengan autoritatea du (Erromatarrei 9:20, 21).

Egilea

149. Salmoa 2; Kohelet 12:1

Gauza guztiak egin dituena.

Gizaldien erregea

1 Timoteori 1:17

Bere erregetzak ez du ez hasierarik ez amaierarik.

Goi-goikoa

47. Salmoa 2; Daniel 7:18, 27

Lekurik gorena okupatzen duena.

Guztiz santua

Esaera Zaharrak 9:10

Beste edonor baino santuagoa, hau da, moralki garbiena.

Harkaitza

18. Salmoa 3, 47 [18:2, 46, NWT]

Babesleku segurua eta salbamenaren iturria.

Irakaslea

Isaias 30:20, 21

Onerako irakasten eta gidatzen duena (Isaias 48: 17, 18).

Izango naizena naiz

Irteera 3:14

Bere nahia eta helburua betetzeko edozer bihurtzen dena. Esaldi hau «bihurtzea sortarazten du» ere itzuli daiteke. Azalpen horri esker, ondorengo bertsetean agertzen den izena, Jehoba, hobeto ulertu dezakegu (Irteera 3:15NWT).

Jainkoa

Hasiera 1:1

Adoratzen den edozer edo indartsua den norbait. Hebreerazko hitza ʼElohím da eta pluralean dago. Pluralean egoteak, Jehobaren handitasuna eta duintasuna adierazten du.

Jainko zoriontsua

1 Timoteori 1:11

Bere zorion eta poztasunarengatik ezaguna (104. Salmoa 31).

Jainkoen Jainkoa

Deuteronomioa 10:17

Idoloak ez bezala, Jainko gorena da hau (Isaias 2:8).

Jauna

101. Salmoa 5

Nagusia edo jabea. Hebrearrez ʼAdhóhn eta ʼAdhoním.

Otoitzak entzuten dituena

65. Salmoa 3 [65:2, NWT]

Fedez egiten ditugun otoitz guztiak entzuten dituena.

Salbatzailea

Isaias 45:21

Arrisku eta heriotzatik salbatzen duena.

Idazki Hebrearretako lekuen izenak

 Bibliako leku geografiko batzuek Jehoba dute bere izenean, baina hauek ez dira Jainkoaren beste izen batzuk.

Jainkoaren izena ezagutu eta erabiltzeko arrazoiak

  •   Jainkoak bere izena, Jehoba, garrantzitsua dela uste du, Biblian ehundaka aldiz erabili duelako (Malakias 1:11).

  •   Jesusek, Jainkoaren semeak, behin baino gehiagotan adierazi zuen zein garrantzitsua den Jainkoaren izena. Adibidez, honela egin zion otoitz Jehobari: «Agertu santu zeure izena» (Mateo 6:9; Joan 17:6, BS).

  •   Jainkoaren izena ezagutu eta erabiltzen dutenek, Jehobarekin adiskidetasuna izateko lehen pausoak ematen dituzte (9. Salmoa 10NWT; Malakias 3:16NWT). Bere lagunak direnei, Jainkoak hau promesten die: «Neure ondoan jarri zan; onik atarako dot; neure izena ezagutzen daualako zainduko dot» (94. Salmoa 14, EB).

  •   Bibliak hau dio: «Jainko deituak zeruan nahiz lurrean asko izan arren –eta benetan horrelako jainko eta jaun asko dago–, guretzat Jainkoa bat bakarra da» (1 Korintoarrei 8:5, 6). Benetako Jainko bakarraren izena, Jehoba da (83. Salmoa 18NWT).

a Hebrear hizkuntzaren aditu batzuek, «Yahweh» itzultzea nahiago dute.

b «Jah» Jainkoaren izenaren laburdura da. 50 bat aldiz agertzen da Biblian, «Aleluia» ere kontuan hartuta (Apokalipsia 19:1). Azkeneko hitz honek, «gora Jah» esan nahi du.